Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Earki gatxik

23/10/2008 GMT 1

Hezkuntzarako teknologia

josuagerre @ 12:09

Nire ustez, hezkuntzarako teknologia hau hobetzeko edozein berrikuntza da. Nik pentsatzen dut berrikuntza oro oso garrantzitsua eta onuragarria dela hezkuntzarako, beti haurrei aukerak gehitzen dizkietelako. Orokorrean esan daiteke:eskola batean zenbat eta teknologia hobea, hezkuntza onagoa lortzeko aukera handiagoa egongo dela. Eskoletan azken hamarkadan hezkuntzan sartu den teknologia esanguratsuena ordenagailua da, eta honek berarekin dakartzan abantailak(internet, txukunago idaztea,...).

Sarean, Web 2.0. da azken berrikuntetako bat. Honekin,gizarte sareak ahalik eta gehien aprobetxatzen dira, webgune sinoleagoak, interaktiboagoak,... lortzea da(http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0)

Nire ustez honelako berrikuntzak oso onak dira, Web 2.0.ri esker umeek askoz hobe nabiga dezaketelako interneten.

http://es.youtube.com/watch?v=5tlJafUeTU4

Arestian esan bezala, ordenagailuak dira hezkuntza hobetu hobetu dutenak azkenaldian, baina badaude gehiago:fotokopiagailuak,...

http://img.xataka.com/2007/07/ordenador-olimpico-de-lenovo.jpg

http://imagenes.acambiode.com/img-bbdd/163.jpg

Teknologia hezkuntzak;ikasteko eta irakasteko modu berriak.
Hezkuntzan teknologia sartzean abantailak ekarri dizkio; bai hezkuntzari, bai ikasle zein irakasleei. Honela irakaslea ez da heziketaren ardatz bakarra.
Gainera, teknologiekin ikasteko eta irakasteko estrategia berriak sortu dira, baita ezagutza eta jakintza iturriak ugaltzeko gai den kultura eta ingurunea sortzeko aukera.
Teknologia berriak sartzeak honako ondorio pedagogikoak ditu:
1-Ikasketak ez dira ikasgeletara mugatzen. Nonahi eta noiznahi ikas daiteke (talde-lanak, informazio trukeak,...).
2-Irakasleek teknologia berri hauek menderatu behar dituzte, informazioa bilatzen eta hau erbiltzen irakasteko (antolaketa, datuen aukeraketa,...).
3-Internetek ikasteko aukera oso handia ematen du (programak, ariketak,...).
4-Ikasleak hau ikasteko, bertan parte hartzera bultzatu behar dugu.
5-Talde lanak bultzatu behar dira haurrek besteekin lan egiten trebatzeko eta hainbat ahalmen bereganatzeko (erabakitzeko ahalmena, gogoeta,...).
6-Ikaskuntza ikaslearen arabera egokitu behar da, teknologiak erabiltzen bere martxan ikas dezan.
7-Komunikazioa teknologien bidez zuzena (txat bidez) edo zeharkakoa (posta elektronikoa,...) izan daiteke.
8-Ezagutzak eskuratzea eta ez ahaztea errazagoa da; bideo, grafiko, argazkiei,... esker. Hauek CD-etan, interneten,... aurki ditzakegu.
9-Jarrerak aldatu behar dira hezkuntza eragileetan, ikastetxeko lanetan, eta ikaskuntza estiloetan.
10-Tutoreak eztabaida foro edo posta elektroniko bidez lanak zuzendu, zalantzak argitu,... ditzake. Eta irakaslea gaur egun hortara ohitu beharra dago.
Ondorio hauekin, diseinu didaktiko hau egin behar da:
Zein curriculum-elementu bildu beharko
lituzke diseinu didaktiko horrek?
-Hasierako ebaluazioa, ikaslearen hasierako
ezagutzak egiaztatzeko.
-Helburu eta orientabideak,
gai bakoitzaren azterketa eta jarraipen
egokia egiteko.
-Eduki antolatu eta egituratuak,
ikasten lagunduko duten
kontzeptu-mapen bidez.
-Auto-ebaluazioak, norberak eskuratutako
ezagutzak egiaztatzeko ariketak,
hezkuntzarako software errazen bidezkoak
(Hot Potatoes, adibidez). Ikasteko prozesua
aktiboagoa eta erakargarriagoa bihurtzea da
horren helburua, ikasleak ikasteko prozesuan
nola aurreratzen duen ikusteko eta
egiaztatzeko aukera ematen baitu.
-Banakako eta taldekako
ekintzak, kontzeptu, prozedura eta jokabidealorreko
jakintzak praktikan
jartzeko.
-Gehiago jakiteko baliabide interesgarriak
(web orriak, programak, ariketak, adibide
eta praktikak, artikuluak, informazio
ugariagoa lortzeko testu osagarriak eta abar).
-Erakustaldiak: programa batzuek demo
bizidunak sortzeko eta softwarea nola erabili
erakusteko aukera ematen dute
(ViewletBuilder, FlashCam eta Hypercam,
adibidez).
-Azken ebaluazioa (unitate didaktiko
bakoitzaren edo unitate didaktiko multzo
baten bukaeran lortutako ezagutza eta
trebetasunak egiaztatzeko).

www.hetel.org/documentos-es/lanbide-es/2002-es/Uso_tecnologias_8.pdf

http://hijascaridad.org/pamplona/c_educa/centros/c7laboure/fotos/ordenadores.jpg
http://farm3.static.flickr.com/2378/2509154860_7d197c7aa3_o.jpg

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!